Joan edukira

    Andoainen Oria ibaiaren gainean erabiltzen ez den Zanoni zubia kentzeko lanak hasi ditu URAk

    Argitalpen-data: 

    Kaltetutako zubia Andoainen
    • 2024ko otsaileko euriteekin, zubia kargatu eta kolapsatu egin zen, eta oztopo bat sortu zuen uren jario askean
    • Jarduketak 48.000 €-ko inbertsioa beharko du, BEZa barne, eta hilabeteko exekuzio-epea aurreikusten da

    Gaur egun erabiltzen ez den eta Oria ibaia gurutzatzen duen Zanoni zubia kentzeko lanak hasi ditu URAk. Iraganean, zubiak oinezkoentzat lotu zituen N-I errepidearen bi noranzkoak (tarte horretan, noranzko bakoitzak Oriaren ertz bana hartzen du). Hau da, Belkoain mendiaren eta Buruntza mendiaren ertzak lotzen zituen.

    2024ko otsaileko euriteek nabarmen handitu zuten Oria ibaiaren emaria Andoain parean, eta ur-laminaren altuera handitu egin zen zubi zaharraren taula gainditzeraino.

    Emari mardulen talkak bere baoetako bat eroriarazi zuen. Hau da, zubiaren taularen muturretako bat ibilgura erori zen, eta horrek oztopo bat sortu zuen Oria ibaiaren emarien jarioari puntu horretan.

    Besteak beste, honako hauek egin beharko dira: lan-eremurako sarbidea eraikitzea, makinak eta materialak sartzeko eta irteteko; zubiko taula eta pilak prozedura mekanikoen bidez eraistea; eta ateratzen den materiala balioztatzea, gero obretan berrerabiltzeko, birringailu mugikor bat erabiliz.

    Jarduketak 48.000 €-ko inbertsioa beharko du, BEZa barne, eta hilabeteko exekuzio-epea aurreikusten da.

    Informazio gehiago Irekia atarian (leiho berri batean irekitzen da)