- Ibaiertzeko landaredi autoktonorik ez egoteak ibaiertzeko higadura areagotu zuen, eta inguruko etxebizitzei eragin ziezaiekeen
- Higadura geldiaraztea, ibaiertza egonkortzea, eta espezie autoktonoekin landareztatzean datzan 60.000 €-ko jarduera, BEZa barne
URAk Cadagua ibaiaren ezkerreko ertzean, Sodupe parean, Zubiko auzoan, trenbide geltokiaren ondoan, ibaiertze-tarte bat zaharberritu du.
100 metroko tarte horretan, ibaiertzeko landaredi autoktonorik ez zegoenez, ertzaren higadura areagotu egin zen, eta inguruko etxebizitzei eragin ziezaiekeen.
Jarduketa ibaiertzeko ezponda tenkatzea izan da, alegia, hari bertikaltasuna kentzea eta ertza egonkortzea; aldi berean, ibilguan 8 deflektore txiki jarri dira (zurezko eta harrizko eraikin txikiak, korrontearen higadura-ahalmena murrizteko).
Halaber, tartea landareztatu da, haltzadi kantauriarreko ohiko zuhaitz- eta zuhaixka-espezieekin (haltzak, lizarrak eta sahatsak, batez ere).
Lanak egiteko 2 hilabete behar izan dira, eta 60.000 euroko inbertsioa, BEZa barne.
Proiektu hau Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF 2021-2027) finantzatu ahal izango du.
Informazio gehiago Irekia atarian