Joan edukira

    Kontsulta Publikoa: Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren hirugarren zikloko uholde-arriskuaren atariko ebaluazioaren berrikuspenaren eta eguneratzea 2024

    Hirugarren zikloari dagokion Uholde-arriskuaren Atariko Ebaluazioaren (UAAE) berrikuspenari buruzko dokumentazioa Uholdeei buruzko Zuzentaraua aplikatzeko lehen fasea da, eta plangintza-ziklo berri honi hasiera ematen dio. Dokumentazio horren bidez, bigarren zikloan definitutako Uholde-arrisku Handiko Eremuak (UAHE) berrikusi nahi dira, eta UAHE berriak definitzeko beharra aztertu, demarkazioko uholde-arriskuaren diagnostiko orokor eguneratua eginez. Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak batera egindako dokumentazio hori Arriskugarritasunaren eta Uholde-arriskuaren Mapak eta Uholde-arriskua Kudeatzeko Plana berrikusi eta eguneratzean kontuan hartuko da. Ondorengo urrats horiek hirugarren plangintza-ziklo hau osatuko duten etapak izango dira. 

    Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak (CHC) eta Uraren Euskal Agentziak (URA), Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko administrazio hidraulikoak diren aldetik, jendaurrean jarri dute Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko hirugarren zikloko Uholde-arriskuaren Aurretiazko Ebaluazioa (UAAE) berrikusi eta eguneratzeko dokumentazioa. Ebaluazio hori uholde-arriskuak ebaluatu eta kudeatzeari buruzko uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretua (leiho berri batean irekitzen da) betez garatu zen, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko urriaren 23ko 2007/60/EE Zuzentaraua (leiho berri batean irekitzen da) Estatuko ordenamendu juridikora ekarri zuen. Administrazio bakoitzak bere eskumen-eremuari dagokion kontsulta publikoa egiten badu ere, dokumentazio guztia modu koordinatuan eta demarkazio osoarentzat egin da. 

    Euskal Autonomia Erkidegoko barne arroen eskumen-eremuan, dokumentazio hori Uraren Euskal Agentziako Zuzendari Nagusiaren 2024ko uztailaren 15eko Ebazpenaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez jartzen da jendaurrean, 2024ko irailaren 3tik aurrera, hiru hilabetez. Epe hori amaitu ondoren jasotako alegazioak aztertu egingo dira, behin betiko agirietan txertatu ahal izateko.

    Uhole-arriskuaren Atariko Ebaluazioa berrikusi eta eguneratzen duen dokumentazioa, honako hau da: 

    Uraren Euskal Agentziara iruzkinak edo iradokizunak bidali nahi dituztenek epri@uragentzia.eus helbide elektronikoaren bidez egin dezakete.

    Azken aldaketako data: