Joan edukira

    2000 biztanle baliokidetik gorako aglomerazioen datuak

    Azken hamarkadetan ur-masen egoera nabarmen hobetu da administrazioei eta hondakin-uren isurketen baldintzak hobetzen diharduten hainbat erakunderi esker (toki-erakundeak, Partzuergoak eta Mankomunitateak, Foru Aldundiak, Administrazio hidraulikoa — URA eta Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak — Trantsizio Ekologikoaren Ministerioa). Hala ere jarraipen lanarekin aurrera egitea beharrezkoa da.

    Atal honetan, hain zuzen ere, EAEn 2.000 biztanle baliokidetik gora duten hiri-aglomerazioen inguruko informazioa eskaintzen da. Arauek ezartzen dituzten parametro adierazgarrienen inguruko emaitzak aurkezten dira (orokorrean  OEK, OEB5 eta E.S.; eta, eremu sentikorretan isurtzen dutenentzat, era berean, guztizko nitrogenoa edo fosforoa gehitzen dira). Datu horiek entitate kudeatzaileak eskainitakoak dira eta aurkezten diren datuak jasotako datuen hileko batez bestekoak izango dira.

    Horrez gain, hiri-aglomerazioaren arabera gainezkatutako emariari buruzko datuak ere aurkezten dira (tratatua eta tratatu gabea). Gainezka egindako emariak dira araztegiak tratatu dezakeen gehiengoa gainditzen duten emariak dira, eta ez ohiko egoeratan bakarrik baimentzen dira (euri asko egiten duenean, etab...).

    2020/01/22 Oharra: Isurketei analisien inguruan lehendik eskainitako informazioari aglomerazio bakoitzaren isurketa baimenaren ebazpena gehitu zaio

     

     Sartu

    Azken aldaketako data: