Joan edukira

    Jabari publikoa leheneratu eta zaintzeko jardueren eta lanen arloa

    Feder funtsen logoa 2021-2027

    Uraren Euskal Agentziak EAEko Jabari publikoa leheneratu eta zaintzeko jardueren eta lanen arloa dauka, xede duena, alde batetik, uren arloko araudiak ezartzen dituen ingurumen-helburuak lortzeko bidean parte hartu, eta, beste alde batetik, ahalmen hidraulikoa mantentzea uholde-arrisku gehien duten puntuetan.

    URAren Jabari publikoa leheneratu eta zaintzeko jardueren eta lanen-arloak ibilgu eta ibaiertzen ingurumena hobetzeko duen helburua betetze aldera hainbat ekintza eramaten ditu aurrera, ibaiaren egoera ekologiko ona lortzeko asmoz, adibidez: ezpondak finkatu bioingeniera lanekin, presa txikiak eraitsi ibaiaren jarioa haunditzeko, espezie inbaditzaileak kontrolatu edota erriberak birlandatu tokiko espezieekin. Azken hau oso garrantzitsua da dakartzan onurengatik, hala nola: ezponden narriadura gutxitu, sortzen duen gerizpearen bitartez ibilgu barruan sor daitekeen landaredia kontrolatu, berea duen ibilbide ekologiko funtzioa betetzeko eta animalia eta landarediarentzat biodibertsitatearen etxe izateko. 

    Era berean, arloaren beste helburu bat da ibilguaren sekzio hidraulikoa mantentzea, eta horretarako lanean dihardu ibaiaren jarioan oztopoak kentzeko, adibidez, landaredia edo sedimentuak pilatzean sor daitezkeenak, ur-hustuketa murriztu eta ondorioz herritarrentzat arrisku bat izan baitaiztezke.

    Ekintza horiei guztiei dagokienez aipatu beharra dago, baia ere, edozein pertsona edo erakunde publikoren esku daudela. URAri baimena eskatu besterik ez da behar.

    Azkenik, gogoratu, landaredi edo sedimentuek hainbat igarobide-lanetan edota zubi, presatxiki, gainezkabide edo igarobideak bezalako azpiegituretan sortutako buxaduren kasuan Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 126 ter artikuluak ezartzen duenaren arabera igarobide edo azpiegituraren titularrari egokituko zaiola haren mantentzea eta, ondorioz, ur-hustuketa ahalmena gutxitu dezaketen buxadurak kentzea.

    Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER 2021-2027) finantziazioa jasotzen du.

    Azken aldaketako data: