2028-2033 plangintzako laugarren zikloko hasierako dokumentuen kontsulta publikoa.
2028-2033 PLANGINTZAKO LAUGARREN ZIKLOKO HASIERAKO DOKUMENTUEN KONTSULTA PUBLIKOA
Uraren Esparru Zuzentarauak ezarritakoaren arabera, administrazio hidraulikoek plan hidrologikoak berrikusteko lanak egin behar dituzte 2028-2033 aldirako (plangintzako laugarren zikloa), plan berriak 2027. urtearen amaieran onartuta eta argitaratuta egon daitezen.
Berrikuspen-prozesuaren lehen fasea hasierako dokumentuak prestatzea da. Dokumentu horietan sartzen dira plangintza-zikloan egin beharreko zeregin eta jarduera nagusiak, aurreikusitako egutegia, mugapearen azterketa orokorra eta kontsulta-formulak.
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren plangintzako laugarren zikloko Hasierako Dokumentuak batera egin dituzte Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak, demarkazio honetako administrazio hidrauliko eskudunak. Dokumentu honetan jasotako ondorioak Gai Garrantzitsuen Eskemaren eguneratzean kontuan hartzera eta Plan Hidrologikoa bera berrikustera bideratuta daude. Horiek osatuko dute laugarren plangintza-ziklo hau.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean jartzen dira, 6 hilabetez, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Hasierako Dokumentuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan. Dokumentu hauek biltzen dituzte:
Eranskinak:
- Eranskina. Agintari eskudunak. (Gaztelaniaz) (PDF, 430 KB)
- Eranskina. Zeregin nagusiak eta egutegia.(Gaztelaniaz) (PDF, 2 MB)
- Eranskina. Demarkazio hidrografikoaren ezaugarrien deskribapena.(Gaztelaniaz). (PDF, 2 MB)
- Eranskina. Giza jardueraren ondorioak ur-masen egoeran. (Gaztelaniaz) (PDF)
- Eranskina. Analisi ekonomikoa. (Gaztelaniaz) (PDF, 3 MB)
- Eranskina. Kontsulta eta parte-hartze publikorako prozesua.(Gaztelaniaz) (PDF, 1 MB)
Uraren Euskal Agentziari bere proposamenak, oharrak edo iradokizunak helarazteko interesa duenak ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus helbide elektronikoaren bidez egin dezake.
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak ere iragarkia argitaratu du BOEn, Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenen eremuan Hasierako Dokumentuen kontsulta publikoaren prozesuari hasiera emanez.
Parte hartze publikoa.
Hemen da eskuragarri laugarren zikloko hasierako dokumentuei buruzko informazio-saioari buruzko informazioa:
- Programa. Gaztelaniaz. (PDF, 1 MB)
- Aurkezpena: Programa, egutegia eta kontsulta-formulak. Autoritate Eskudunak. Gaztelaniaz.(PDF, 2 MB) Tomás Durán Cueva (Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren Plangintza Bulegoko burua).
- Aurkezpena: Demarkazioaren Azterketa Orokorra. Gaztelaniaz. (PDF, 1 MB) Iñaki Arrate Jorrín (Uraren Euskal Agentziako Plangintza arduraduna).
Saioa ikusi nahi baduzu sakatu hemen .
Laugarren zikloko Hasierako Dokumentuei eta 2028-2033 ziklorako gai garrantzitsuei eta erronkei buruzko parte hartzeko tailerrei buruzko informazioa eransten da.
Tailerra Bilbon (2025eko apirilaren 3an):
- Aurkezpena: Laugarren zikloko Hasierako Dokumentuak eta 2028-2033 ziklorako gai garrantzitsuak eta erronkak. Tomás Durán Cueva (Kantauriko Konfederazio Hidrografikoko Plangintza Bulegoko burua) eta Iñaki Arrate Jorrín (Uraren Euskal Agentziako Plangintza arduraduna) (PDF, 2 MB) .
- Aurkezpena: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren etorkizuneko erronka handiak. Koldo Urkullu (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Aktiboen Ustiapen eta Kudeaketako zuzendaria). (PDF, 2 MB)
- Aurkezpena: Ekosistema urtarren kudeaketari aplikatutako ibai-ekologia. Aitor Larrañaga Arrizabalaga (Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea) (PDF, 2 MB) .
Tailerra Donostian (2025eko apirilaren 9an):
- Aurkezpena: Laugarren zikloko Hasierako Dokumentuak eta 2028-2033 ziklorako gai garrantzitsuak eta erronkak. Tomás Durán Cueva (Kantauriko Konfederazio Hidrografikoko Plangintza Bulegoko burua) eta Iñaki Arrate Jorrín (Uraren Euskal Agentziako Plangintza arduraduna) (PDF, 2 MB) .
- Aurkezpena: Aitor Lander Iza Miguel (Gipuzkoako Ur Kontsortzioko Ustiapen zuzendaria) (PDF, 2 MB) .
- Aurkezpena: Mitxel Corcuera (Añarbeko Uren zuzendari teknikoa) (PDF, 1 MB) .
- Aurkezpena: Leire Zubitur (Txingudiko Zerbitzuetako gerentea) (PDF, 18 MB) .
Azken aldaketako data: