Joan edukira

    2022-2027 Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoaren izapidetzea

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko 2022-2027 Plan Hidrologikoa gauzatzeko lehenengo zikloko plan hidrologikoaren berrikuspena eginda, urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren bitartez onartu zena.

    2022-2027 Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoren Plan Hidrologiko hau bi eskumen-eremutan egindako plan hidrologikoen bategite harmonikoaren bitartez egin da. Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremua, hau da, Barneko Arroak, bertako plangintza Uraren Euskal Agentziaren ardurapean dagoena; eta, bestetik, Estatuaren eskumen-eremua, hots, Erkidego arteko Arroak, plangintza Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren esku dagoena.

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2022-2027 Plan Hidrologikoa egiteko eta onartzeko faseen eskema

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2022-2027 Plan Hidrologikoa egiteko eta onartzeko faseen eskema

     Ondoren Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2022-2027 Plan Hidrologikoaren egiteko jarraitu diren faseak azaltzen dira:

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidegoko Barneko Arroen Eremua

    • Uraren Esparru Zuzentarauaren plangintza prozesuaren programa, egutegia eta parte-hartzeko formulak (Hasierako dokumentuak): (leiho berri batean irekitzen da) Plan Hidrologikoa berraztertzean aurreneko etapa da. Prozesuaren ezaugarriez eta plangintza hidrologikoan parte-hartzeko eman beharreko urratsen inguruko argibideak ematea du helburu. Horrekin batera demarkazio hidrografikoaren ezaugarrien deskribapena ere ematen da. Hasierako agiri hauek kontsulta publikora zabaldu ziren 6 hilabetez (EHAA 202; 2018ko urriaren 19a) eta erabiltzaileen batzarrak behin-betiko onartu zituen.
    • Gai Nagusien Eskema: (leiho berri batean irekitzen da) Plan Hidrologikoaren berraztertze prozesuan ezarrita dauden hiru etapetatik bigarrena da. Etapa horren xedea da mugapean dauden edota aurreikus daitezkeen arazo nagusiak identifikatzea, eta horrez gain, estrategiak ezartzea arazo horiei aurre egiteko eta aurreikusitako ingurumen helburuak lor daitezen. Gai Nagusien Behin-behineko Eskema  kontsulta publikora zabaldu zen 6 hilabetez (EHAA 184; 2019ko urriaren 27a), et COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz egokitu eta luzatu behar izan zen (EHAA 108; 202ko ekainaren 4ean).  Erabiltzaileen Batzarrak behin-betiko onartu zituen 2020ko abenduaren 21ean, Euskadiko Uraren Kontseiluaren aldeko txostena jaso ondoren.
    • Plan Hidrologikoaren Proiektua: (leiho berri batean irekitzen da) Hirugarren etapa honen xedea da Plan Hidrologikoa egitea oinarri hartuta gai nagusien eskeman lortutako emaitzak eta Plangintzaren Erregelamenduak ezarritako edukiak garatuz.   

    Data

    Mugarriak

    2021/06/21

    Ebazpena, 2021eko ekainaren 7koa, URAko zuzendari nagusiarena, Planaren eta Ingurumen Azterketa Estrategikoaren kontsulta publikoaren aldia irekitzen duena.

    2022/05/12

    Uraren Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren adostasuna Planari eta Ingurumen Azterketa Estrategikoari, parte-hartze publikoaren prozesuan zehar jasotako ekarpenak eta iradokizunak, positiboki baloratuak, sartu ondoren.

    2022/07/04

    Ebazpena, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, plan-proposamenaren ingurumen-adierazpen estrategikoa egiten duena.

    2022/06/06

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen aldeko txostena.

    2022/07/05

    Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluaren aldeko txostena.

    2022/07/05

    URAko Erabiltzaileen Batzarraren adostasuna.

    2022/07/26

    Eusko Jaurlaritzak plan- eta erabaki-proposamena onartzea, izapidetzen jarrai dezan.

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoaren Proiektua egitea eta gobernuari igortzea

    Koordinaziorako Kide Anitzeko Organoak, Koordinaziorako Batzorde Teknikoak lagunduta, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoaren Proiektua landu du, eremu bakoitzeko proiektuen integrazio harmonikoaren bidez. Batzorde hori, organo horren adostasunaren ondoren, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministeriora bidali da.

    Data

    Mugarriak

    2022/10/06

    Koordinaziorako eta Gobernura bidaltzeko kide anitzeko organoaren adostasuna

    Azkenengo tramiteak

    Plan Hidrologikoaren Proiektua Gobernuari bidali ondoren, honako urrats hauek egin dira proiektua izapidetzeko:

    Data

    Mugarriak

    2022/11/29

    Uraren Kontseilu Nazionalaren aldeko txostena

    2023/01/24

    Ministroen Kontseiluaren onarpena

    2023/02/10

    Argitaratzen da Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segura eta Jucarreko eta Espainiako zatiko Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko Demarkazio Hidrografikoen Plan Hidrologikoen berrikuspena onartzen duen urtarrilaren 24ko 35/2023 Errege Dekretuak onartua.