Kanonak
Uraren Euskal Agentziak honako kanon hauek kudeatzen ditu.
- Uraren kanona: uraren kanonaren helburua, beste neurri eta jarduketa batzuekin batera, denboran zehar ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea da, portaeren aldaketa sustatuz eta uraren erabileran jokabide desiragarriak eta eraginkorrak bultzatuz.
- Jabari publiko hidraulikora egindako isurketen kanona: jabari publiko hidraulikora egindako isurketak zergapetzen ditu, bai isurketa-baimena duten titular gisa, bai baimendu gabeko isurketen erantzule gisa.
- Lehorretik itsasora egindako isurketen kanona: lehorretik itsasora egindako isurketak zergapetzen ditu
- Erabilera-kanona: erabilera kanonak Jabari Publiko Hidraulikoko ondasunen erabilera, okupazioa edo aprobetxamendua zergapetzen du.