Joan edukira

    Maiz egiten diren galderak: uraren kanona. 2022 eta hurrengoak

    Kanona Euskal Autonomia Erkidegoan ur kontinentalak bildu eta sartzeari aplikatzen zaio.

    Nahiz eta salbuetsita egon, honako erabilerek dokumentazioa aurkezteko betebeharra dute: energia lortzeko edo indar eragilea erabiltzeko kontsumitu gabeko erabilera; ingurunera itzultzen den hartutako uraren bolumena, kendu beharreko puntutik hurbil, errespetatu beharreko emari ekologikoaren zati gisa; eta urtean 200 metro kubikotik beherako bolumena duten hartuneak eta sarrerak.

    Ez dira uraren kanonaren mende egongo itsasoko uren, euri-uren edo isurketen hartuneak edo sarrerak, ez eta ura industria-erabileretarako edo beste erabilera batzuetarako berrerabiltzea ere.

    • F.A.-0008 eredua: « Ur-aprobetxamenduak, hasierako aitorpena »
    • F.A.-0010 eredua: « Salbuespenak eta hobariak eskatzea » (horietako bati heldu ahal bazaio)
    • F.A.-0011 eredua: « Zenbatespen objektiboko sistema aplikatzeko eskaera » (zuzeneko neurketarako sistema homologaturik ez badago)
    • F.A.-0012 eredua: « Ur-aprobetxamenduak. Autolikidazioa »
    • F.A.-0009 eredua: «Erakunde hornitzaileentzako hasierako aitorpena»
    • F.A.-0010 eredua: « Salbuespenak eta hobariak eskatzea » (horietako bati heldu ahal bazaio)
    • F.A.-0011 eredua: « Zenbatespen objektiboko sistema aplikatzeko eskaera » (zuzeneko neurketarako sistema homologaturik ez badago)
    • F.A.-0013 eredua: «Erakunde hornitzaileentzako autolikidazioa»
    • F.A.-0014 eredua: «Emandako bolumenen informazio-eredua»

    Baiespen objektiboaren eskaera egin beharko da, F.A-0011 eredua, autolikidazioa aurkeztu aurretik, F.A.-0012 eredua edo F.A.-0013 eredua.

    Emakida indarrean badago, emandako bolumen osoaren arabera likidatuko da.

    PERTSONA JURIDIKOAK

    PERTSONA FISIKOAK

    Uraren Euskal Agentziaren bulegoak.

    • Gamarrako Atea 1A, 11. solairua. 01013 Vitoria-Gasteiz, Araba
    • Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua. 48011 Bilbo
    • Intxaurrondo kalea, 70. 1. solairua. 20015 Donostia/San Sebastián
    • Ez dira uraren kanonaren mende egongo, eta, beraz, ez dute horri buruzko betebeharrik izango ondorengo ur-bilketek edo -sarrerek:
      • Itsasoko urak.
      • Euri-urak edo isurketa-urak.
      • Ura berrerabiltzea industria-erabileretan edo beste erabilera batzuetan.
    • Uraren kanona ordaintzetik salbuetsita daude:
      • Energia lortzeko edo indar eragilea erabiltzeko kontsumorik gabe erabiltzea.
      • Ingurunera itzultzen den ur kenduaren bolumena, kendu beharreko puntutik hurbil, errespetatu beharreko emari ekologikoaren zati gisa.
      • Urtean 200 metro kubikotik beherako bolumena duten hartuneak eta sarrerak.

    Horretarako, salbuespena eskatu behar da, F.A.-0010 ereduaren bidez (urtean 200 metro kubikotik beherako bolumena duten hartune eta sarreretarako salbuespenen kasuan izan ezik, ez baita aldez aurreko eskaerarik behar).

    Hala ere, kasu guztietan hasierako aitorpena eta dagozkion autolikidazioak aurkeztu behar dira.

    • Zerga-oinarriaren % 90eko hobaria emango da nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerarako ura hartzeko edo sartzeko, baldin eta subjektu pasiboa Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategi baten titularra bada edo nekazaritza-ustiategiaren txartela badu.
    • Hobari hori aplikatzeko, pertsona edo erakunde zergadunek eskabidea aurkeztu beharko diote Uraren Euskal Agentziari, ezartzen den ereduaren arabera, Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategi baten titulartasuna egiaztatzen duten agiriekin edo nekazaritza-ustiategiaren txartelarekin batera.
    • Hobari hori aplikatzeko, beharrezkoa izango da ur-azaleratzearen edo aprobetxamenduaren Administrazioaren baimena edo emakida izatea, eta baimen edo emakida horretan abeltzaintza- edo ureztatze-erabilera agertzea uraren xede gisa.
    • Hala badagokio, gainera, salbuespen edo hobari horri dagokion ur-bolumena bereizita kuantifikatzea posible izan beharko da, ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologatu indibidualizatuen bidez. Sistema honen bidez salbuetsitako edo hobaritutako uraren bolumena zehazterik ez badago, administrazioaren baimenean edo emakidan uraren erabilera bakoitzerako adierazten diren ehunekoetatik abiatuta zehaztuko da edo, bestela, posible bada, baimenean edo emakidan adierazitako uraren erabileretatik abiatuz gero, kopuru bera hartuko da kontuan.

    F.A.-0010 eredua betez: « Salbuespenak eta hobariak eskatzea » (horietako bati heldu ahal bazaio)

    • Agentziak ez ditu kontagailuak homologatzen. Horiek 1988ko abenduaren 28ko OMko araudia, horien sailkapena ezartzen duena, eta 889/2006 Errege Dekretua, sailkapen hori aldatzen duena, bete behar dituzte.
    • Hala ere, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko apirilaren 24ko AGINDUAREN bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroetan jabari publiko hidraulikoaren aprobetxamenduei dagozkien ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dira. Agindu horren arabera, URAk, berariazko ebazpen baten bidez eta oniritziaren bidez, erkidego barruko arroetan kontagailuak jartzeko proposamena onartzen du. Ur-bolumena kontrolatzeko sistemen inguruko ohiko galderak
    • Uraren kuota 3 zentimokoa da m3-ko (1.000 litro)
    • EAEko 2022rako aurrekontu orokorrak onartzeko legeak ezartzen du uraren kanonaren kuota pixkanaka aplikatuko dela:
      • 2022ko ekitaldia: 2 zentimo m3-ko (1.000 litro)
      • 2023ko ekitaldia: 2,5 zentimo m3-ko (1.000 litro)
      • 2024ko ekitaldia eta hurrengoak: 3 zentimo m3-ko (1.000 litro)

    Uraren kanona = hartutako edo sartutako ura (m3)* ( % 100 - Emandako hobaria ( %))* 0,02 €/ m3

    Adibidez:

    Kontagailuaren hasierako irakurketa = 1500 m3

    Kontagailuaren azken irakurketa = 2.500 m3

    Ura = 1.000 m3
    Emandako nekazaritza eta abeltzaintzako erabileren hobaria = % 90.

    Uraren kanona = 1.000 m3* ( % 100 - % 90)* 0,02 €/ m3 = 2,00 €

    Uraren kanona banku-transferentzia bidez ordaindu behar da, kontu honetan:

    Kutxa IBAN KONTU Zª
    Laboral Kutxa ES20 3035 0012 79 0120120000
    Kutxabank ES09 2095 0611 0091 2129 2328

    Ur-hornikuntza egiten duten erakundeek hornitutako urari dagokionez, erakunde horiek jaso behar dute kanonaren zenbatekoa uraren fakturan.

    • Zerga horren bilketaren ziozko sarrerak itsas ingurunea babestu, leheneratu eta hobetzeko; hornidura- eta saneamendu-sistema eraginkorrak lortzeko helburuz, administrazio eskumendunekiko lankidetza sustatzeko; eta lurralde arteko elkartasuna lortzeko erabiliko dira.
    • Legez ezarritakoaren arabera, uraren kanonaren bilketa zeregin hauetan erabili behar da:
      • Ur-inguruneko kutsadura prebenitu eta ingurunea bera nahiz berari atxikitako ekosistemak zaintzea, babestea, hobetzea eta leheneratzea, bai eta emari ekologikoari eustea ere.
      • Ur-masen egoera ekologiko ona lortzea.
      • Urari lotutako azpiegiturak garatzea.
      • Tokiko erakundeei, beste erakunde batzuei eta norbanakoei laguntzak edo baliabide ekonomikoak ematea, plangintza hidrologikoaren helburuak betetzeko xedez, eta ura aurrezteko inbertsioak gauzatzea, batez ere, banaketa-sareetako galerak ekiditeari lotutakoak.