Joan edukira

    Datuen babesa Uraren Euskal Agentzian

    Uraren Euskal Agentziak bere egitekoetan erabiltzen dituen datu pertsonalen babesa bermatu nahi du, eta, horregatik, atal honen helburua da herritarrei datu pertsonalen babesaren arloko informazio interesgarria eskaintzea, agentziaren esparruari dagokionez.

    Araudia

    Webgune honetan erabilgarri dauden baliabideen bidez jasotako datu pertsonalak ondorengo araudia betez tratatuko dira:

    Tratamendu-jardueren erregistroa

    Agentzian pertsonalen arduradunei eskatzen zaien tratamendu-jardueren erregistroa sortu da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 30. artikulua eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 31. artikuluari jarraiki. 

    Uraren Euskal Agentziaren datu pertsonalak tratatzeko jardueren inbentarioa TJE tratamendu-jardueren erregistroan (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta daitezke.

    Datuen tratamenduaren arduraduna

    Uraren Euskal Agentzia

    Gamarrako atea 1.A - 11. solairua, 01013, Vitoria-Gasteiz, Araba

    Telefonoa: 945 011 700

    Web orria

    Datuak Babesteko ordezkaria

    Datuak babesteko ordezkaria

    Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba

    Telefonoa: 945 018 680

    Web orria

    Datu-babesaren-gaineko-eskubideak-egikaritu

    Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko ("ahazteko eskubidea"), tratamendua mugatzeko, transferitzeko eta banakako erabakien xede ez izateko eskubidea duzu.

    Eskubide horiek erabiltzeko aukera duzu tratamenduaren arduradunaren aurrean, eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez.

    Era berean, aukera daukazu edozein erreklamazio aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentzian, edo aurretiazko erreklamazioa egin dezakezu datuak babesteko ordezkariaren aurrean.

    Azken aldaketako data: