Jabari Publiko Hidraulikoa erabiltzeagatiko kanonaren inguruan maiz egindako galderak
Kanona aplikatzen zaie jabari publiko hidraulikoaren ondasunen okupazioa dakarten lanak egiteko baimenei, kasurako, estalkiei, zubiei, hegalei, hormei, harri-lubetei, ibilguarekiko pasaguneei (airekoak nahiz ibilguaren azpikoak) eta abarrei.
Baimenaren titularrak ordaindu behar du tasa.
Jabari Publiko Hidraulikoa erabiltzeagatiko kanona ordaintzeko betebeharra baimena ebatzi den egunean hasten da, jarduketak gauzatu ez arren.
Okupazioaren kanona okupatzen den lur-azaleraren arabera kalkulatzen da, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko ebazpenak ezarritako tasak eta % 5eko karga aplikatuz.
Okupazioaren kanona=okupatutako azalera (m2) * lurraren tasa aplikagarria * % 5
- Lurraren tasa aplikagarria:
- I. mota. Hiri-lurzorua. Balioa: 238,85 euro/m2
- II. mota. Landa-lurzorua: Balioa: 9,59 euro/m2
- Adibidez:
- Okupatutako azalera = 100 m2.
- Lurzoru-mota = Hiri-lurzorua.
- Okupazioaren kanona = 100 m2 * 238,85 euro/m2 * % 5 = 1.194,25 euro.
Bildutako dirua jabari publiko hidraulikoa babesteko eta hobetzeko erabiltzen da.
Aipatutako kanona ordaintzeko jakinarazpena jaso ondoren, jakinarazpenean bertan adierazten den eran eta epearen barruan.
Azken aldaketako data: