Joan edukira

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2015-2021 Uholde Arriskuaren Kudeatzeko Planaren izapidetzea

    Lehenengo bi faseak onartu ondoren Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluazioa eta Uholde Arriskugarritasun eta Arrisku Mapak, Administrazio hidraulikoek, Uraren Euskal Agentzia Euskal Autonomia Erkidego barneko arroetan eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa erkidego arteko arroetan, prestatu egin dute Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana (2015-2021) Uholdeen Zuzentaraua ezartzeko hirugarren eta azken fasea da.

    2015-2021 Uholde Arriskua Kudeatzeko Planaren bitartez honako hau lortu nahi da, administrazio publiko eta gizartearen jarduera koordinatu batekin; alde batetik gaur egun dagoen uholde arriskua ez handitzea, arazoa hobeto ezagutuz eta lurraren erabileraren inguruko politiketan uholde arriskua kontuan izanez; eta, beste alde batetik arrisku hori murriztea eskumenak dituzten hainbat administrazioen ekintza programen bitartez eta uholde arriskuaren kudeaketarako honako oinarrizko irizpideak kontuan izanda: elkartasuna, koordinazio eta administrazio arteko lankidetza eta ingurumenarekiko errespetua.

    2015-2021 Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana gauzatzeko eta onartzeko faseak

    Ondoren Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2015-2021 Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana gauzatzeko jarraitu diren faseak deskribatzen dira:

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen Eremua

    EAEko eskumen-esparrua kontuan izanda Uholde Arriskua Kudeatzeko Planaren izapidetzeak barneko arroetan honako mugarri hauek bete ditu: 

    2014/12/30

    2014ko abenduaren 18ko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez abian jarri zireen aipatutako Kudeaketa Planaren informazio publikorako epea, 3 hilabetez, eta Ingurumen Iraunkortasunaren Txostena, 6 hilabetez.

    2015/07/21

    Uraren Euskal Agentziako Administrazio kontseiluak onespena eman zien Uholde Arriskua Kudeatzeko Planari eta bere Ingurumen Iraunkortasun Txostenari, zegozkion ekarpen eta iradokizunak txertatu ondoren

    2015/09/10

    Ingurumen Administrazioko zuzendariaren ebazpena Planaren eta Uholde Arriskua Kudeatzeko Planaren ingurumen-txostena zehazteko.

    2015/09/15

    Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen aldeko txostena.

    2015/09/16

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen aldeko txostena.

    2015/09/23

    Uraren Euskal Agentziaren Uraren Kontseiluaren aldeko txostena.

    2015/09/23

    Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaileen Batzarraren onespena

    2015/10/06

    Eusko Jaurlaritza onartu egiten du Plan Proposamena, eta izapidetzearekin jarraitzea akordatzen da.

     Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoa 

    Bi eskumen esparruetako uholde arriskuaren planak burutu ondoren, eta Kide anitzeko Koordinazio-Organoak Uholde Arriskua Kudeatzeko Plan bateratua egin ondoren, honako hauek izan dira ondoren bere bere izapidetzean eman diren mugarri nagusiak :

    2015/10/28

    Uraren Kontseilu Nazionalaren aldeko txostena.

    2016/01/15

    Ministro Kontseiluaren onespena

    2016/01/22

    Argitaratzen da Urtarrilaren 15eko 20/2016 Errege Dekretua, Kantauri Mendebaldeko Demarkazio Hidrografikoaren eta Espainiako zatiko Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Uholde-arriskua Kudeatzeko Planak onartzen dituena.

    Azken aldaketako data:  2016/01/22