Hasierako dokumentuak
Hasierako dokumentuak 2015-2021 Plan Hidrologiko berria lantzean aurreneko etapa da, eta honako agiri hauek hartzen ditu barne:

- "Programa egutegia": Plangintza-ziklo berriaren lan-programa eta prozesuan zehar jarduerak garatzeko kronograma ezartzen dira
- "Demarkazio Hidrografikoaren Azterlan Orokorra": Azterlan horretan bildu dira demarkazioaren deskribapen bat, giza jarduerak uren egoeran dituen ondorioei buruzko analisi bat, hala lurrazaleko uretan nola lurrazpiko uretan, eta uraren erabileraren inguruko analisi ekonomiko bat.
- Kontsulta-formulak eta Parte-hartze Publikorako Proiektua Parte-hartze Publikorako Proiektua: xede du zehaztea antolakuntza eta jarraitu beharreko prozedurak parte-hartze publiko eraginkor bat lortzeko, eta kontsulta-formulak
2013ko maiatzaren 23ko Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen eremuaren Plangintza Hidrologikoaren (2015-2021 zikloa) bigarren zikloari dagozkion hasierako dokumentuak.
Kontsulta Publikoko epean jasotako alegazioak aztertu eta egokitzat eduki direnak agirian txertatu ondoren, Hasierako Dokumentuak behin betiko onartuak geratu dira 2013ko abenduaren 19ko Erabiltzaileen Batzarrean, aldez aurretik EAEko Uraren Kontseiluak bere aldeko txostena aurkeztu eta gero.

