Joan edukira

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren hirugarren zikloko Arriskugarritasunaren eta Uholde-Arriskuaren Mapen berrikuspenaren eta eguneraketaren kontsulta pubilkoa (2025)

    Hirugarren zikloari dagokion Arriskugarritasunaren eta Uholde-arriskuaren Mapak (AUAM) berrikusteari eta eguneratzeari buruzko dokumentazioak Uholdeen Zuzentaraua aplikatzeko bigarren fasea osatzen du, Uholde-arriskuaren Atariko Ebaluazioaren (UAAE) berrikuspena onartu ondoren. Dokumentazio hau hurrengo fasearen oinarria izango da, Uholde-arriskua Kudeatzeko Plana (UAKP) berrikusteari dagokiona, eta etapa horrek osatuko du hirugarren plangintza-zikloa.

     

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren eremuan, Uholde-arrisku Handiko Eremuetarako (UAHE) Arriskugarritasun eta Uholde-arriskuaren Mapen berrikuspena Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak egin dute, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin lankidetzan Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeari dagokionez. Osagarri gisa, uholde-arriskugarritasunaren mapa berriak ere egin dira Uholde-arrisku Handiko Eremuetatik kanpo.

     

    Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak (KKH) eta Uraren Euskal Agentziak (URA), Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko administrazio hidraulikoak diren aldetik, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko hirugarren zikloko Uholde-arrisku Handiko Eremuen (UAHE) Arriskugarritasun eta Uholde-arriskuaren Mapen berrikuspenari eta eguneraketari dagokion dokumentazioa kontsulta publikoan jarriko dute hiru hilabetez. Berrikuspen eta eguneratze hori Uholde-arriskua ebaluatzeari eta kudeatzeari buruzko uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretua betez garatu da, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko urriaren 23ko 2007/60/EE Zuzentaraua Estatuko ordenamendu juridikora ekartzen duen. Administrazio bakoitzak kontsulta publiko hori bere eskumen-eremuaren barruan egiten badu ere, dokumentazioa modu koordinatuan egin da, eta demarkazioaren eremua bere osotasunean hartzen du.

     

    Mapa horien kontsulta publikoan, alde batetik, uholde-arriskugarritasunean aldaketa esanguratsuak izan dituzten UAHEen arriskugarritasunaren eta uholde-arriskuaren kartografia jasotzen da, eta, bestetik, gainerako UAHEen uholde-arriskuaren mapen eguneraketa, non ez dagoen aldaketarik arriskugarritasun-mapetan bigarren zikloarekin alderatuz.

     

    Prozedura berean, URAk jendaurrean jartzen du, hiru hilabetez, EAEko barne arroen eremuan Uholde-arrisku Handiko Eremuetatik (UAHE) kanpoko eremuentzat egindako uholde-arriskugarritasunaren mapei degokien dokumentazioa, 849/1986 Errege Dekretuko 14 ter. artikulua betez.

     

    Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroen eremuan, kontsulta eta informazio publikoa Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez egin dira. Kontsulta eta informazio publikoaren prozedura hori 2025eko abuztuaren 1ean hasiko da, ebazpena EHAAn argitaratu ondoren, eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Epe horren barruan, ekarpenak, oharrak eta iradokizunak egin ahal izango dira, mapri@uragentzia.eus helbide elektronikoaren bitartez.

     

    Jarraian, kontsulta eta informazio publikoari dagokien prozedura horretarako dokumentazioa jasotzen da:

     

    Azken aldaketako data: